Leizaran Eskubaloiak Eskubaloi Eskolan izena emateko epea ireki du 2026-2027 ikasturterako, benjamin (2017 eta 2018an jaioak) eta alebin (2015 eta 2016an jaioak) mailetako neska-mutilentzat. Zuetako asko iaz egon zineten Eskolan, beraz, animatu nahi zaituztegu ikasten, taldea egiten eta eskubaloiaz gozatzen jarraitzera, Andoainen giro hurbil, hezitzaile eta dibertigarrian.
Dagoeneko finkatu dira datorren denboraldirako ordutegiak, eta ondoren zehazten den bezala geratuko dira.
Benjamin mailan (2017an eta 208 jaiotakoak), haurrek astean ordu eta laurdeneko entrenamendua egingo dute, zehazki, asteazkenetan, 16:45etik 18:00etara.
Lehen urteko (2016) alebinentzako dinamika berdina izango da, baina taldeak mutiletan eta nesketan banatuta egongo dira. Entrenamenduak honela egingo dira: alebin mutilen taldea, asteartetan 16:45etik 18:00etara; alebin nesken taldea, ostegunetan 16:45etik 18:00etara.
Gainera, kategoria horietan 10 partida inguru jokatuko dituzte denboraldian zehar.
Bestalde, bigarren urteko alebin taldeek (2015ean jaiotakoek) astean bi egunetan entrenatuko dute, ordu eta laurdeneko saioetan: astearte eta ostegunetan 18:00etatik 19:15era. Partiduak jokatzeari dagokionez, astero dagokion ligan parte hartzea aurreikusten da.
Urteko kuotak 90 € izango dira benjamin eta lehen urteko alebin kategorietarako, eta 130 € bigarren urteko alebinetarako.
Izena emateko epea ekainaren 19ra arte egongo da zabalik. Eskaera guztiak jaso ondoren, kluba familiekin harremanetan jarriko da entrenamenduei eta denboraldiaren funtzionamenduari buruzko informazio zehatzagoa emateko.
Aurretiko izen-ematea gauzatzeko, formulario hau bete besterik ez da egin behar.