Nortzuk gara
Leizaran Eskubaloia
Leizaran Eskubaloi Taldea 1979an sortu zen Andoaingo gazte talde baten ilusioari esker, Avelino Garcia Martinez buru zutela, eta amets batek gidatzen zituela: eskubaloia herrira eramatea.
Urte horretan bertan osatu zen gizonezkoen lehen taldea, Lurraldeko 3. Ligan lehiatzen hasi zena.
Berehala iritsi ziren lehen igoerak, emakumezkoen taldeen etorrera eta, batez ere, eskubaloia Andoaingo bizitzaren parte bihurtu zuen zaletasunaren grina.
80ko hamarkadan, klubak bere egitura sendotu zuen, harrobiaren aldeko apustua eginez kadete eta jubenil mailekin, emaitza bikainak lortu zituztenak eskualde mailako lehiaketetan. Hamarkada amaieran zailtasun ekonomikoak izan arren, Jose Antonio Gutierrez “Guti” bezalako pertsonen esfortzu eta konpromisoari esker, taldea aurrera atera zen eta hazten jarraitu zuen 90eko hamarkadan, maila handiagoko taldeetan lehiatzera iritsi ziren jokalariak trebatuz.
2004an klubak 25. urteurrena ospatu zuen, 100 jokalari baino gehiagorekin eta nazioarteko txapelketetan parte hartuz. Ordutik, taldeak handitzen jarraitu du, hainbat ekitaldi antolatuz, hala nola emakumezkoen Erregeen Txapelketa, gizonezkoen denboraldiaurreko Txapelketa, eta berrikiago Andoain Cup, gazteenen artean oinarrizko eskubaloia sustatzen jarraitzeko helburuarekin. Urte guzti hauetako ahaleginaren ondorioz, eskubaloia sendotuz joan da eta herria eta kluba harrotasunez ikusi ahal izan dute harrobiko jokalari askok nola egin duten eskualdeko selekzioetarako jauzia.
Gaur egun, klubak bere hasierako filosofiari eusten dio: Andoaingo gazteen artean eskubaloia eta kirolaren balioak sustatzea. Gaur-gaurkoz, 300 jokalari baino gehiago dira (benjaminetatik hasi eta senior mailaraino), dena hasi zen espiritua bizirik mantentzen dutenak.