Pasa den ostegunean ospatutako Gipuzkoako Eskubaloi Sarien ekitaldian bi une oso berezi bizi izan genituen.

Batetik, Jose Mari izan zuten gogoan: Leizaran Eskubaloiaren sortzailea, entrenatzailea eta belaunaldi askorentzako erreferentea. Bere arrastoa betiko geratuko da gure klubean. 💛💙

Bestalde, ilusio berezia egin zigun Aner eta Egoi aitortuak ikusteak, gaur egun beren ibilbideagatik nabarmentzen diren bi arbitro gazte, baina Leizaranen trebatu eta hazi ziren jokalari gisa.

Zorionak omendutako pertsona guztiei! 👏