Leizaran Eskubaloi Taldeak 2025/2026 denboraldiko jokalari berrien izen-emate epea ireki du. Ekainaren 8ra arte egongo da zabalik.

Deialdi hau 2013an edo aurreko urteetan jaiotako pertsonentzat da, hau da, infantil, kadete, jubenil eta senior kategorietarako.

Halaber, klubeko jokalariei gogorarazten zaie fitxa berritu ez badute, jokalari berrien izen-emate formulario bera erabil dezaketela oraindik:

🔗 Izen-emate formularioa

Bestalde, Eskubaloi Eskolan (2014an eta ondoren urteetan jaiotakoentzat) izena emateko epea aurrerago zabalduko da.