Allurralde kiroldegian eta Arrate pilotalekuan jokatu dira gaur Leizaran Eskubaloiak antolatutako gizonezkoen denboraldiaurreko XIV. eskubaloi txapelketako partidak. Hitzorduak 16 talde eta 250 jokalari baino gehiago elkartu ditu, infantil, kadete eta jubenil mailetakoak, kirol egutegiko klasiko batean bihurtu dena herrian.

Jardunaldia giro ezinhobean eta normaltasun osoz burutu daj, okalariei eta zaleei prestaketa partiden egitarau oparoa eskainiz. Parte hartu duten kluben artean Ordizia, Burlata, Egues eta Saieko egon dira, lehiakortasun maila eta konpromiso handia erakutsi dutenak

Finaletako emaitzak honako hauek izan dira:

  • Infantil maila: Egüés 13 – 21 Saieko
  • Kadete maila: Burlada 25 – 18 Saieko
  • Jubenil maila: Leizaran Javier Zeramikak 29 – 26 Burlada

Leizaran Javier Zeramikak

Burlada

Saieko

Sari banaketaren ostean, Leizaran eta Burlatako senior taldeek lagunarteko norgehiagoka jokatu dute, egunari amaiera emateko, garaipena nafarrentzat izanez (28-33). 

Klub antolatzailetik txapelketa posible egin duten boluntarioen lana nabarmendu nahi izan dute —arbitroak, koordinazioa eta gainerako zeregin logistikoak—, baita Zumeatarra, Peña Santa Krutz eta Ontza elkarteen laguntza eskertu ere, instalazioak utzi baitituzte parte-hartzaileak bazkal orduan hartzeko.

Publikoaren babesa ere giltzarria izan da: senideek, lagunek eta zaleek harmailak bete dituzte eta eguneko giro bikainaren protagonista izan dira. “Haien laguntza ezinbestekoa da oinarrizko kirola garatzeko eta jokalari gazteenen motibaziorako”, azpimarratu dute Andoaingo klubetik. Halaber, Leizaran Eskubaloiak eskerrak eman dizkio Andoaingo Udalari eta babesleei —Javier Zeramikak, Otordu, Aspilla, Lixoné, Ernio Inmobiliaria, Camacho Construcción, Oianume, Urrats, Kaiku eta Pasquier— erakutsitako inplikazioari, horrelako ekimenak aurrera ateratzeko funtsezkoak baitira.

Txapelketa honekin, klubak 2025/26 denboraldiari ekin dio, helburu argi batekin: Andoainen eskubaloia sustatzen jarraitzea.