Pasa den urtarrilaren 3an, Leizaran Eskubaloi taldeak antolatuta, emakumeen eskubaloiko Errege Txapelketa klasikoaren edizio berri bat ospatu zen, giro ederra eta kirol emozioa nagusi izan ziren egun batean.

Kadete eta jubenil kategorientzat antolatutako txapelketa honetan Burlata, Ordizia, Noain, Urdaibai, Donostia eta Lezotik etorritako taldeek parte hartu zuten, txapelketa osoan zehar joko maila handia eskainiz.

Kadete mailan, Leizaran Horia, Ordizia, Leizaran LaSalle Berrozpe, Noain, Malkaitz eta Urdaibai Renteria taldeek sei norgehiagoka jokatu ondoren, Urdaibai Renteria eta Ordizia iritsi ziren finalera. Azkenean, Urdaibaiko taldea nagusitu zen eta 13-25eko emaitzarekin bukatu zen partida.

Urdaibai Kadeteak (1.)
Ordizia Kadeteak (2.)

Jubenil mailan Urdaibai Luruna eta Saiekoren arteko finala zirraragarria izan zen. Lehen postua penaltien txandan erabaki zen, norgehiagoka 26ko berdinketarekin amaitu ondoren. Azkenean, Udaibaiko taldeak eskuratu zuen garaipena. Finalera iristeko, bi talde finalistek Leizaran BrikoGoros, Munttarpe, Malkaitz eta Noain gainditu behar izan zituzten aurretik.

Urdaibai Jubenilak (1.)
Saieko Jubenilak (2.)

Txapelketa amaitu ondoren, Leizaran Lanbroa senior taldeak lagunarteko partida jokatu zuen Urolaren aurka; Urretxu-Zumarragako jokalariek 24-26 irabazi zuten.

Kirol arloaz gain, Nahia Patino gazte andoaindarraren aldeko elkartasun ekimena bultzatu zuen Leizaran Eskubaloi Taldeak. Nahia Patinok artrogriposia du, eta gaixotasun arraro horrek ahalegin handia susposatzen dio familiari. Horregatik, egunean zehar, infantil mailako jokalariek zozketarako txartelak saltzen aritu ziren eta bildutako diru guztia familia honi laguntzeko bideratu da.

Zozketen bidez bildutako dirua, Nahia Patinoren familiari laguntzeko erabili zen

Leizaran Eskubaloi taldeak eskerrak eman nahi dizkie txapelketa hau antolatzerakoan laguntza eman duten boluntarioei eta txapelketako babesleei: Andoaingo Udala, Aspilla, Arruti Gozotegia, Javier Zeramikak, Urkabe, Azalgorri, Muga taberna, BrikoGoros, Lanbroa taberna, Kaiku, Pasquier eta Andoaindarra eta Errekaburu elkarteak.

Jardunaldiko argazkiak, hemen daude ikusgai: https://labur.eus/ErregeTxapelketa26